XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Rikardo 1157.ean jaio zen Oxford-en, Inglaterran.

Hala eta guztiz ere bere gurasoak frantzesak ziren: bere aitak, Henri Plantagenet-ek, hiru urte lehenago zuen irabazia Inglaterrako tronoa eta gaur egun ere gogoratua da Henri II.a erregea bezala.

Bere ama Akitaniako Eleonor erreginak senarrari ezkontz-sari bezala lurralde zabalak eman zizkion Frantziaren hegoaldean.

Henri II.aren bi seme nagusiak arin hil ziren.

27 urterekin Rikardo Inglaterrako tronoaren eta Inglaterrak Frantzian zituen domeinu zabalen oinordeko bakarra bihurtu zen:

Errege izango zenean bere lurrak Eskoziako mugetatik Pirinioetaraino zabalduko ziren.

Inglaterrako errege bezala gogoratua izan arren Rikardok oso denbora gutxi eman zuen herrialde honetan.

Inglaterra baliagarria zen berarentzat errege baten izena eta begiramena ematen ziolako, eta aberatsa zelako.

Zergak har zitzakeen bere baserritar eta merkatariengandik dirua lortzeko bere gerletarako.

Rikardok, bere aitak berak baino lehenago egin zuen bezala, zerbitzari prestuetaz fidatzen zen herria gobernatzeko bera kanpoan borrokatzen edo bere lurralde frantziarrak begiratzen zegoen bitartean.

Haurtzaroa Frantzian igaro zuen bere amarekin Eleonor Akitaniakoa.

Rikardok oso heziketa ona hartu zuen; frantzesera, latinera eta proventzalera (Hego Frantziako hizkuntza) idazten eta irakurtzen, musika kantatzen eta konposatzen, poema eta kantak idazten eta gorteko finezia guztiak ikasi zituen, Gerlarako prestatua ere izan zen.

Zaldi gainean ibiltzen, ezpata eta lantzaz borrokatzen eta nola parte hartu beste gerlari batzuekiko gatazketan ikasi zuen.

Maina guzti hauek torneotan parte hartuz praktikatu zituen.

Torneoak gezurretako gerlak ziren zeinetan gerlari garaileak fortuna handiak irabaz zitzaketen eta zoritxarrekoak edo traketsak zirenak larriki zauriturik edo hilik ere gerta zitezkeen.